Esperientziak

Descubre la cocina vasca en un caserío de 1786

Ezagutu euskal sukaldaritza 1786ko baserri batean

Bazkari edo afari bat prestatu eta hartaz gozatuko dugu, 30 urtetik gorako eskarmentua duen sukaldari profesional baten eskutik.
Gure baratzeko produktuak eta 0 kilometrokoak erabiliko ditugu.
Hasteko, euskal sukaldaritzari buruzko hitzaldi bat antolatu dugu, eta ondoren, hainbat pintxo tipiko prestatuko ditugu, sagardoarekin edo txakolinarekin maridatuta.
Barbakoarekin jarraituko dugu, eta bertan idi-txuletoiarekin edo arrainarekin parrilla ona egiteko trikimailuak eta jarraibideak emango ditugu.
Azken batean, kontua da lagunartean errezeta eta plater berriak prestatzen ikastea eta haiek dastatzea xarma handiko baserri batean.
PREZIOA: 35
PREZIOAN HONAKO HAUEK DAUDE SARTUTA: 2 pintxo, lehen platera, bigarren platera, postrea eta edaria (aukeran). Guzti-guztiak produktu freskoekin eta 0 kilometrokoekin eginak.
Menuak eskaeraren arabera aldatu ahal izango dira, eta, behar izanez gero, haurrei menu berezia emango diegu.

Taller de conservas

KONTSERBAK ARTISAU ERAN EGITEKO TAILERRA

PRODUKTUAK GORDINIK NAHIZ AURREZ KOZINATUTA KONTSERBATZEKO TEKNIKAK

Produktu fresko eta kozinatuak modu erraz, praktiko eta seguruan kontserbatzeko aholku eta trikimailuak emango dizkizuegu. Bi teknika erabiliko ditugu gure kontserba pertsonalizatuak prestatzeko: hotzean kontserbatzeko teknika eta aurrez prestatzekoa. Tailerra amaitzean, pintxo batzuk eta gure kontserbekin egindako plater batzuk prestatuko ditugu.

Taller de pizza artesana

PIZZA ARTISAU ERAN EGITEKO TAILERRA

Orea eskuz prestatuko dugu, gari-irinarekin eta legamia naturalarekin. Benetako artisau pizza egiteko jakin beharreko sekretu guztiak ikasiko ditugu. Gainera, pizzaren lehengaiak modu erraz eta osasuntsuan nola kontserba ditzakegun azalduko dugu, beti eskura eduki ditzagun. Tailerra bukatzeko, egindako pizza dastatuko dugu.

Taller de pasta

PASTA ARTISAU ERAN EGITEKO TAILERRA

SFOLIA prestatzea

Orea gari-irinarekin eta baserriko arrautzekin prestatuko dugu.

PASTA EBAKETA, MOTAREN ARABERAKOA

Lasaña, Tallerines-fettucine-tagliatelle, pappardelle eta maltagliatirako ebaketa.

PASTA BETEAK PRESTATUKO DITUGU

Canelloni-tortellini-ravioli eta pazerotti.

TALLER DE TXANGURRO ALA DONOSTIARRA

TXANGURROA DONOSTIAR ERARA PRESTATZEKO TAILERRA

CCC METODOA

Tailer honetan txangurroaren errezeta eta hainbat plater prestatu, eta kristalezko ontzi erosoetan bainu-marian nola gorde ikasiko dugu. Tailerraren iraupena: 3/4 ordu. Prezioa: 20 euro, material guztia barne. Gainera, txangurro-pote bat eramango dugu etxera.




Esta empresa ha recibido una ayuda cofinanciada al 50% por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional a través del Programa Operativo FEDER 2014-2020 de Navarra.