Etxea

Martinberika Arakil ibarreko Hiriberrin dagoen baserria da. Baserriak II. Mailako Babesa du Vianako Printzea erakundearen katalogoan, interes arkitektoniko eta historikoarengatik.

Beheko solairuan sukaldea (erabat horniturik), bainugela osoa, egongela beheko suarekin eta terrazarako sarrera daude. Halaber, trastelekuan pin-pon mahai bat eta futbolin bat ditugu.

Lehenengo solairuan bainugela osoa eta 4 logela daude. Lau horietatik hiru bi ohekoak dira eta laugarrenak birentzako ohea eta bainugela osoa ditu.

Bigarren solairuan logela, birentzako ohea eta sofa oherekin; bainugela osoa logelaren ondoan; gela bat billarrekin eta egongela sofa, TV eta home zinemarekin daude.

Argia eskailerako zulotik sartzen da teilatutik, bi argizulotan zehar, eta, horri esker, argi naturala dugu pasabideetan. Bai logelek, bai egongelak egurrezko zorua dute eta berokuntza dago etxe guztian. Terraza ere badugu, mahai bat eta aulkiak dituena.




Esta empresa ha recibido una ayuda cofinanciada al 50% por el Fondo Europeo de Desarrollo Regional a través del Programa Operativo FEDER 2014-2020 de Navarra.